XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10:10 dira. La Esperantza kalea eta Sendeja kalea elkargunean, Arenalera bere aurrekaldea duen eraikitzen ari diren etxearen aldamio oinean nago, behaketa egiten.

Jendeak begiratzen dit, batipat gazteak.

Emakumezko eta gizonezko gazte batzu ere ageri dira, noizbehinka.

Eskuetako batean karpeta bat daramate, eta horregatik ikasleak izango direla uste dut.

Gehienak, agian denak, Alde Zaharreruntz dihoaz.

BAR / OLIDEN / RESTAURANTE 10:10 aldean.

Purua ezpainetan, erari kaxa orlegi bat bizkarrean, gizonezko heldu heldu bat Olidenen sartu da.

Geroxeago, tabernatik gizonezko gazte bat urten da, esku batean bi erari kaxa orlegikin, plastikozkoak.

Ardo boteilarenak? Hutsak, behinipein!.

Azkenik, puruduna berkaleratu da, kartoizko kaxa bat bi eskuetan daramala.

Honi lehengo gizonezko gazteak zerbait esan dio.

Biak, Sendeja kaleko 1.ko etxeaurre aurrean dagoen auto gelgune alderuntz joanaz, izkutatu zaizkit, non zihur aski, beren garraioa edukiko dute.

Auto gelune honetan behar haundiren bategatik bakarrik gelditzea onartzen dute udaltzainek.

Orain, Sendeja kalearen Arenal aparkaleku aldeko bidegainera nihoa, behaketarekin jarraitzeko.
K: Sendeja.
3. zenbakian.

FIORD MESON letreroak irakurtzen dizkiot. Atea irekita dauka. Leihoak ere. Jende gutxi dauka.